Arrauna
Eusko Label Liga
Hondarribiari ezarritako zigorra kendu dute
EITB Media
Ebazpenari esker Go Fit Hondarribiak SD Tiran Pereira aurreratu du sailkapenean.
Eusko Label Ligako ACTko Lehiaketa Epaile Bakarrak Hondarribiko klubari V Bandeira Cidade da Coruña jardunaldian estropadan ezarritako 3 segundoko zigorra baliogabetzea erabaki du.
Zigorraren baliogabetzearekin, Go Fit Hondarribiak SD Tiran Pereira aurreratu du, eta sailkapen nagusian 16 punturekin geratu da, Bermeo Urdaibai Avia eta Orio Orialki bezala.
Bestalde, nahiz eta sailkapen nagusian berdinketa egon, eta Hondarribiak eta Urdaibaik garaipen bat izan, Lehiaketa Araudian ezartzen den bezala, berdinketa hausteko azken estropada puntuagarriaren sailkapenarekin konpontzen da.
Horrela, Urdaibaik igandean irabazi zuenez, "Bou Bizkaia" izango da Donostian jokatuko den larunbateko estropadako ohorezko txandan arituko den trainerua.