Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arrauna

ACT elkarteak Hondarribiaren hiru segundoko zigorra berretsi du

EITB MEDIA

Hala, Ama Guadalupekoak Coruñako estropadako 10. postura jaisten da eta puntu bat galduko luke Eusko Label Ligako sailkapen nagusian.

1:08
Hondarribiak arrauna hautsi eta uretara bota zuen

Eusko Label Ligako arbitraje-laudoak bertan behera utzi du epaile bakarraren erabakia, eta Hondarribiaren hiru segundoko zigorrari eutsi dio. Horrela, zigorrak eragina du Coruñako estropadako sailkapenean, 10. postura jaitsiz, eta sailkapen nagusian ere puntu bat galduko luke Ama Guadalupekoak SD Tiran Pereiraren mesedetan.

Ligako bigarren estropadan, Hondarribiak arrauna hautsi eta uretara bota zuen. Horregatik, hiru segundoko zigorra jarri zioten orduan, baina ondoren galdutako puntua itzuli zioten, helegiteak tarteko izan zirela.

Hala ere, Arraun Kluben Elkarteak aditzera eman duenez, arbitroak orduan hartutako erabakia berretsi du, eta Hondarribiari puntua kendu dio.

Horrenbestez, zigor horrek V. Bandeira Cidade da Coruñako sailkapenean eragina izango luke, baina baita Eusko Label Ligako sailkapen orokorrean ere. Izan ere, liderrarengandik zortzi puntura da orain.