Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Zozketa

Santurtzi, aurrenekoa irteten sailkatze estropadan

EITB MEDIA

Abisu horia dago prezipitazio handiagatik, 15:00etatik gauera arte. Erlojupekoa arratsaldeko 17:30ean hasiko da

1:44
Irteera ordenaren zozketaren irudiak

Gaur jokatuko da gizonezkoen Kontxako Banderarako sailkatze estropada arratsaldeko 17:30ean

Kontxako 125. ediziorako jokoan dauden zazpi txartelak lortzeko Eusko Label Ligako traineruak dira faborito nagusienak. Urtero legez, goizeko 12:00etan eta klubeko ordezkarien aurrean, irteera ordenaren zozketa egin da.

Bertan ez da Castroko ordezkaririk izan, covid-19agatik positibo eman du arraunlari batek eta ez dute parte hartuko.

Eguraldiari dagokionez Euskalmetek prezipitazio handiagatik abisu horia dagoela esan du, 15:00etatik 22:00etara. Ipar ekialdeko haizea, gehienez 16 kilometro orduko abiadura eta metro erdiko olatuak (0.5)

A MULTZOA

1. Sotera Santurtzi
2. Tiran
3. ArraunZierbena
4. Orio AE
5. Ondarroa AE
6. Zarautz Arraun
7. Lekittarra
8. Getariako AE
9. Urdaibai Arraun
10. Hondarribia AE
11. Remo Ares
12. Cabo da Cruz

B MULTZOA

13. Arkote
14. Hibaika
15. Deustu AT
16. Lapurdi
17. Kaiku
18. Pedrena
19. Mutriku
20. Camargo
21. Telmodeun AE
22. Sanpedrotarra AE
23. Sanjuan Koxtape