Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Hautagai bakarra

Iker Salgado izango da Santurtziko presidente berria

EITB Media

Hautagaitza bakarra aurkeztu da kargurako. Urriaren 17an egingo den Ezohiko Batzarraren ostean hartuko du presidente kargua Salgadok.

  • Santurtzi

    Santurtzi, 2021ko Kontxa irabazi ostean. Argazkia: EITB Media

Iker Salgado izango da Santurtziko Arraun Elkarteko presidente berria. Ostegun honetako (urriak 14) 20:00etan amaitu da presidente kargurako hautagaitzak aurkezteko epea, eta Salgadorena baino ez dute aurkeztu; beraz, arraunlari ohiak hartuko du kargua. Urriaren 17an, igandean, 11:30ean Santurtzin egingo den Ezohiko Batzarraren ostean, klubak presidente berria izango du.

Salgado arraunlari izandakoa da Kaiku, Urdaibai, Arkote, Getxo, Deustu eta Santurtzi taldeetan. Itsasoko Amarekin Eusko Label Ligara igo zen 2017an; gainera, Santurtziko entrenatzaile ohia den Iker Zabalaren taldekidea izan zen denboraldi hartan. Igoera lortu osteko lehen urtean, 2018an, taldean jarraitu zuen.