Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

ERLOJUPEKO BATEKIN

Eusko Label eta Euskotren ligak Bilbon hasiko dira uztailaren 2an

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2022ko TKEren egutegiak 20 jardunaldi izango ditu gizonezkoetan eta 16 emakumezkoetan, orain arte baino bi gehiago azken horien kasuan.

  • Arraun Lagunakeko kideak, Euskotren Liga bereganatu ostean

    Arraun Lagunakeko kideak, Euskotren Liga bereganatu ostean

Eusko Label eta Euskotren traineru ligak antolatzen dituen Traineru Kluben Elkarteak uda honetako egutegia onartu du larunbat honetan. Horrenbestez, gizonezkoen lehiaketako 20 jardunaldi eta emakumezkoen txapelketako 16 jardunaldi izatea erabaki dute elkartekideek.

Txapelketak Bilbon abiatuko dira, uztailaren 2an jokatuko den erlojupekoarekin eta irailaren 18an amaituko dira Portugaleten, Corte Ingles Banderarekin. Bi egun horien artean Eusko Label Ligako 20 jardunaldi eta Euskotren Ligako 14 jardunaldi izango dira, play-offetako bi kanporaketez gain.

Eusko Label Ligak bere 20. edizioa beteko duen urtean, lehiaketak "20 jardunaldi izateko ahalegina egin du bigarrenez". Gainera, Euskotren Ligari bi jardunaldi gehitzea onartu dute bazkideek.

Egutegiari dagokionez, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Galizia, Kantabria eta Euskadiko uretan jokatuko dira. Lau jardunaldi Galizian, bat Kantabrian, eta gainerakoak euskal uretan izango dira.

Azkenik, aurtengo egutegiak dituen beste bi berritasunak honako hauek dira: bi lehiaketak lehen aldiz izango direla Getarian eta Getxoko estropada eremua aldatuko dela, portu berrian jokatuko baita.

TKE ligako 2022ko egutegia

TKE ligako 2022ko egutegia