Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

ERLOJUPEKOA

2022ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena

A. A. | EITB MEDIA

Irteera hartzen lehena Lekittarra izango da, eta Castropolek itxiko du estropada.

  • Orio eta Hondarribia 2021eko Kontxako Banderan

    Orio eta Hondarribia 2021eko Kontxako Banderan. Argazkia: EFE

Asteazken goizean zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena.

Zozketaren emaitzaren arabera, Lekittarra izango da lehena lehiatzen, eta Getariako Esperantza ontzia izango da A multzoko azken trainerua. Ondoren, ustez ontzi indartsuenen ostean, B multzokoen txanda izango da, eta bertan Arkotek ekingo dio guztien aurretik. Castropolek erlojuaren aurkako borroka amaitzen duenean amaituko da estropada.

Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:45etik aurrera. Horrez gain, 19:10ean, 1. jardunaldiko txanden zozketa ere ikusi ahal izango da eitb.eus-en.

SAILKATZE-ESTROPADAREN ORDENA:

A MULTZOA

1 - Lekittarra-Elecnor-BM

2 - Orio Orialki

3 - Cabo da Cruz

4 - Club Remo Ares

5 - San Pedro

6 - Kaiku Berez Galanta

7 - Bermeo Urdaibai

8 - Ondarroa Cikautxo

9 - C.M. Bueu Teccarsa

10 - Zierbena Bahias de Bizkaia

11 - Matrix Hondarribia 

12 - Getaria

-------------------------------------------------

B MULTZOA

13 - Arkote Seguros Bilbao

14 - Zarautz-Gesalaga-Okelan

15 - Castro Bruno Saez

16 - Lapurdi Antton Bilbao

17 - Mutriku

18 - SDR Pedreña

19 - Delteco-Zumaia

20 - SD Samertolameu Oversea / Meira

21- San Juan Koxtape

22 - Deusto- Bilbao

23 - Hibaika Susperregi Edukiontziak

24 - C.M. Castropol