Arrauna
Estropadak, barru-barrutik
Minikamerak traineruetan, berritasuna EITB Mediaren arraun emanaldietan
EITB Media
Euskotren eta Eusko Label Ligetako jardunaldi ia guztietan EITB Mediaren ikus-entzuleek estropadak ontzi barrutik nola bizi diren ikusteko aukera izango dute.
-
Streaming emisora. Argazkia: EITB Media
2023ko arraun denboraldia abian da, eta EITB Mediak Euskotren zein Eusko Label Ligetako estropada guztiak eskainiko ditu zuzenean, ohiko moduan.
Hala ere, aurten berritasunak daude emanaldietan. Denboraldiko ia estropada gehienetan; guztietan, Galizian jokatzen direnetan izan ezik, ikus-entzuleek estropadak traineru barrutik nola bizi diren ikusteko aukera izango dute. Horretarako, minikamerak izango dira ontzietan, eta ikus-entzuleak nahi duen trainerua aukeratu ahalko du estropada barru-barrutik bizitzeko.
EITB Nahieran zein EITB Albisteak aplikazioetan eta eitb.eus-en egongo da aukera minikameretako irudiak ikusi ahal izateko. Emanaldiko bisorearen azpian leihatilak zabalduko dira, eta aukeratutakoan 'klik' eginda hautatutako ontziaren estropada barrutik nola bizitzen den ikusi ahalko da.
Arrauneko streaming bidorea. Argazkia: EITB Media