Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

4 urterako sinatuko du

Joseba Fernandezek Lapurdi utziko du, eta San Juaneko entrenatzailea izango da datorren denboralditik aurrera

EITB MEdia

Iparraldeko taldearekin lau estropada irabazi ditu KAE-1 Ligan, eta Eusko Label Ligara igotzetik oso gutxira geratu zen Lapurdi. Orain, lau urterako kontratua sinatuko du Pasai Donibaneko klubarekin.

  • Joseba Fernandez

    Joseba Fernandez. Argazkia: EITB Media

Joseba Fernandezek Lapurdi utziko duela iragarri du larunbat honetan, irailaren 30ean, eta datorren denboralditik aurrera San Juaneko entrenatzailea izango da. Fernandezek lau urterako kontratua sinatuko du Pasai Donibaneko taldearekin. 

Lapurdik denboraldi bikaina egin zuen KAE-1 Ligan, lau estropada irabazita eta igoera play-offetarako sailkatuta. Azkenean, ordea, ez zuen lortu Eusko Label Ligara igotzea, bigarren postutik bi segundora geratuta.

Orain, Fernandez etxera itzuliko da, eta erronka berri bati ekingo dio.