Beste kirolak
GOLFA
Carlota Cigandak bigarren bukatu du Nuria Iturriozek irabazitako Aramco Houston torneoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Golf-jokalari nafarrak eta Charley Hullek berdinduta amaitu zuten bigarren tokian, par azpitik 11 kolperekin, irabazleak baino bi gehiago.
-
Carlota Cigandaren artxiboko irudia. Argazkia: @KPMGWomensPGA
Carlota Ciganda golf-jokalari nafarra bigarren geratu da, Aramco Houston Championship txapelketan, Charley Hullekin berdinduta, Nuria Iturrioz garailea bi kolpera duela.
Cigandak eta Iturriozek berdinduta abiatu zuten azken jardunaldia, baina azkenean 29 urteko mallorcarra izan zen nagusi, guztira 199 kolpe osatuta (par azpitik 13). Garaikur horrekin, bosgarren garaikurra eskuratu du Balearretako golflariak Ladies European Tourrean.

