Beste kirolak
Hornos lurmuturrean
Unai Basurkok, Bernard Stamm sorostea lortu du
Erredakzioa
'Pakea Bizkaia' belaontziko tripulazioak Hornos lurmuturrean egin duen sosrospen lana ezin hobeto atera da. 'Cheminées Poujoulat' ontziari 30 litro gasolio transferitu dizkiote.
-
Unai Basurko, 'Pakea Bizkaia' ontzian. Argazkia: EFE
Unai Basurkok eta 'Pakea Bizkaia' belaonztiko tripulazioak arrakastarekin osatu dituzte Bernard Stamm eta bere 'Cheminées Poujoulat' belaontzia sorosteko lanak Hornos lurmuturrean.
Stammen belaontziak, identifikatu gabeko objektu baten aurka talka egin zuen, eta ababorreko hidrogeneradorea erauzi zitzaion talkaren eraginez. Ia erregairik gabe, eta energia-iturririk gabe geratzeko mehatxupean zegoen Bernard Stammen 'Cheminees Poujoulat' belaontzia, Hornos lurmuturretik 900 itsas miliara.
'Pakea Bizkaia' belaontziak Hornos lurmuturreko babeseko toki baten itxaron du Bernard Stammen 'Cheminées Poujoulat' belaontzia azaldu arte. Ondoren, onzti txikiago baten gerturatu dira nabigatzaile suitzarraren ontzira. Sorospen lana bukatzeko, 30 litro gasolio pasa dizkiote Bernard Stammen 'Cheminees Poujoulat' belaontziari.
"Plazerra izan da Bernard Stamm bezalako nabigatzaile eta kirolari bikain bati laguntzea. Pertsona bikaina da, eta laguna dut gainera. Batzutan, bizitzak lagunekin ezusteko tokietan biltzea reagiten du", adierazi du Unai Basurkok.
Cheminées Poujoulat taldeak eskerrak eman nahi izan dizkio Unai Basurkori eta 'Pakaea Bizkaia'ko tripulazioari: "Laguntza bikaina esquían digute, eta erantzun bikaina eman dute halako une zailetan. Kirol arloan ezin izan dugu arrakasta lortu, baina launtza honi esker, lorpen handiagoa daramagu etxera".