Beste kirolak
Australiako Irekia
Victoria Azarenkak titulua irabazi du bigarren urtez jarraian
Erredakzioa
Bielorrusiako tenislariak Australiako Irekia irabazi du, Na Li txinatarra emakumezkoen finalean 4-6, 6-4 eta 6-3 mendean hartu eta gero.
-
Victoria Azarenka. EFE
Victoria Azarenka Bielorrusiako tenislariak Australiako Irekia irabazi du gaur, Na Li txinatarra emakumezkoen finalean 4-6, 6-4 eta 6-3 mendean hartu eta gero.
Horrela, Vika-k munduko tenislaririk onena izaten jarraituko du. Finala Liren aurka galdu izan balu, Serena Williams estatubatuarrak zerrendako lehen postua eskuratuko zuen. Lik bigarren finala izan du Melbournen. Txinako jokalariak bosgarren jarraituko du WTA zerrendan.
Bielorrusiako tenislariak aurten irabazi duen aurreneko titulua da, hamargarrena bere kirol ibilbidean.