Beste kirolak
Borroka
Maider Unda Europako Txapelketako finalean lehiatuko da gaur
Erredakzioa
Borrokalari arabarra Epp Mae estoniarrari gailendu zitzaion final laurdenetan, 0-1 eta 0-2ko partzialak lortuta lehen bi asaltoetan.
-
Maider Undak Vorobeba txapeldun olinpikoa izango du arerio finalean. Efe.
Maider Unda Europako Txapelketako finalean izango da 72 kiloko kategorian. Bertan, Natalia Vorobeva txapeldun olinpikoa gainditu beharko du urrezko domina irabazteko.
Unda final laurdenetan zuzenean sartu zen, zortzirenak lehiatu gabe, eta Epp Mae estoniarrari gailendu zitzaion 0-1 eta 0-2ko partzialak lortuta lehen bi asaltoetan.
Maider Undak brontzezko domina irabazi zuen Bakun 2010ean eta Belgraden 2012an jokatutako Europako txapelketetan. Suedian ere brontzea lortu zuen Vorobevaren kontra galdu ostean. Finala 15:00etarako iragarri dute.