Itxi

Beste kirolak

Bodyboard

Eunate Agirrek lehiaketak utziko ditu

Erredakzioa

Bizkaitarrak lehiaketak utziko dituela adierazi du bere webgunean. 2011 urtean Munduko Txapelketa irabazi zuen Agirrek.

  • Eunate Agirre. Argazkia: EiTB

    Eunate Agirre. Argazkia: EiTB

Eunate Agirre Bizkaiko bodyboarderrak lehiaketak utziko dituela adierazi du, bere webgunearen bitartez.

"Etapa berri bati ekingo diot, ilusio handiarekin. Lehiaketak alde batera utziko ditut, eta orain olatu berriak ezagutzeko eta gozatzen jarraitzeko denbora heldu da. Soul sourfing there we gooo!!", esan du Eunate Agirrek.

2011ko Munduko txapeldunak "lehiaketen ibilbide luzean jasotako babesa eskertu" nahi izan du.

"Batez ere familiari, garaipen eta porrot bakoitza ez litzakete berdina izango zuek gabe, beraz, eskerrik asko bihotz-bihotzez", esan du bizkaitarrak.