Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia, finalerdia

Nadalek Federer kanporatu eta finala jokatuko du, Wawrinkaren aurka

Erredakzioa

Balear Uharteetako tenislaria suitzarrari gailendu zaio, nagusitasunez (3-0), eta hirugarren aldiz jokatuko du Australiako Irekiko finala.

  • Rafa Nadal, sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE.

    Rafa Nadal, sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE.

Rafa Nadal nagusitasunez gailendu zaio Roger Federer suitzarrari, 7-6 (4), 6-3 eta 6-3 markagailuarekin, eta hirugarren aldiz jokatuko du Australiako Irekian finala. Stanislas Wawrinka finaleko aurkariak Djokovic kanporatu zuen final-laurdenetan, eta Berdych finalerdietan.

Nadalek Federer estutu du une oro. Soilik hirugarren setean eman dio abantaila suitzarrari, bi orduko nagusitasunaren ostean. Hala ere, Balear Uharteetako tenislariak laster kanporatu du Federer. 23 aldiz hartu du mendean Nadalek Federer, eta 10 baino ez suitzarrak espainiarra.

Nadal Grand Slameko proba guztiak bi aldiz irabazten dituen hirugarren jokalaria izango da, igandean Stanislas Wawrinkari irabaziz gero.