Itxi

Beste kirolak

Sotxi 2014

Imanol Rojo, final-laurdenetatik at bakarkako esprintean

Erredakzioa

Iraupen-eskiko probarik motzena izan du jokoan; 1.500 metro estilo librean guztira. Rojok 60. posturik onena egin du

  • Imanol Rojo

    Imanol Rojo. Argazkia: BAT Basque Team

Basque Team taldearen babespean lehiatzen den Imanol Rojo iraupen-eskiko eskiatzaileak bere bigarren probari egin dio aurre Sotxiko Olinpiar Jokoetan (lau probatan arituko da guztira).

Bakarkako esprinta izan da, lehian dauden diziplinen artean motzena. 1.500 metroko barrutian eskiatzaileak estilo librean arituko dira irteera puntutik 15 segundoan behin aterata. Rojok 60. posturik onena egin du eta final-laurdenetatik at geratu da,

Igandean egin zuen Skiathlon proban (15 km era klasikoan eta beste 15 km librean) gipuzkoarrak 50. postua eskuratu zuen (67 parte-hartzaile guztira) 1:13:40ko denborarekin. Dario Cologna suitzarrak lortu zuen urrezko domina 1:08:05eko denborarekin.

Neguko kirolen artean gogorrenetarikoa da iraupen-eskia, eta bereziki bi diziplina bereizten dira: estilo klasikoa (eskiatzaileak elurretan markatutako erreietatik irristatzen dira) eta estilo librea (ahalik eta azkarren eskiatzaileak ezarritako distantzia betetzen saiatzen da, "patinatzailearen pausoa" erabilita). Esprinta da berez probarik motzena eta azkarrena iraupen-eskian.