Itxi

Beste kirolak

Mugimendua gorputz-adarretaz

Alex Mariñelarena eragindako komatik esnatu dute

Erredakzioa

Moto2ko gidariak, koman istripu batean izandako zauriak hobeto artatzeko, mugimendua berreskuratu du beso eta hanketan.

  • Álex Mariñelarena, sendatzen.

    Álex Mariñelarena, sendatzen.

Alex Mariñelarena mediukek eragin zioten komatik esnatu da, eta gorputz-adarrak mugi ditzake. Moto2ko pilotua Paul Ricard zirkuituan izan zuen istripua, eta Toulongo Saint-Anne ospitaleko (Frantzia) medikuek koma artifiziala eragin zioten, zauriak hobeto artatzeko asmoz. Ospitale horretan dago Mariñelarena.

Tech3 Racing taldearen arabera, nafarrak normaldasunez mugi ditzake besoak eta hankak. Ia astebete eman du Mariñelarenak koman. Gidaria konorterik gabe geratu zen, eta esnatzean, koma artifiziala eragitea erabaki zuten medikuek. Orain, Mariñelarenak "denbora behar du sendatzeko".