Itxi

Beste kirolak

Bigarrenez

Xarapovak irabazi du Roland Garros

Erredakzioa

Errusiarrak Simona Halep errumaniarra gainditu du finalean (6-4, 7-6 (5) eta 6-4).

  • Sharapovak irabazi du Roland Garros. Argazkia: EFE

    Sharapovak irabazi du Roland Garros. Argazkia: EFE

Maria Xarapovak irabazi du Roland Garros, finalean Simona Halep errumaniarra gaindituta (6-4, 7-6 (5) eta 6-4). Bigarrenez irabazi du errusiarrak Frantziako txapelketa (aurrenekoz 2012. urtean irabazi zuen).

Partida gogorra jokatu dute Xarapovak eta Halepek, 3 ordu eta 2 minutukoa. Zortzigarren postutik bigarrenera igoko da Xarapova, munduko sailkapen nagusian.