Beste kirolak
Bat Formula
Rosberg nagusitu da Austriako Sari Nagusian
Erredakzioa
Alemaniarraren atzetik Lewis Hamilton eta Valtteri Bottas sailkatu dira. Fernando Alonsok bosgarren bukatu du.
-
Nico Rosberg, Austrian nagusi. Argazkia: EFE
Nico Rosberg (Mercedes) alemaniarrak irabazi du Austriako Sari Nagusia, eta, ondorioz, Munduko Txapelketako sailkapen nagusiko lidertza sendotu du.
Mercedeseko pilotuaren atzetik, Lewis Hamilton taldekidea eta Valtteri Bottas (Williams) finlandiarra sailkatu dira. Laugarren postua Felipe Massa brasildarrarentzat izan da.
Fernando Alonso espainiarrak bosgarren postuan bukatu du, eta Sergio 'Checo' Perez (Force India) seigarren sailkatu da.