Itxi

Beste kirolak

Txekiar Errepublikako S.N.

Pedrosa garaile Brnon eta Marquez, podiumetik at

Daniel Pedrosak irabazi du Txekiar Errpublikako Sari Nagusia. Jorge Lorenzo bigarren izan da, eta Rossi hirugarren. Marc Marquezek laugarren postuan bukatu du lasterketa.

  • Daniel Pedrosa. Foto: EFE

    Daniel Pedrosa, Txekiar Errepublikako Sari Nagusian lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Daniel Pedrosa (Repsol Honda) nagusitu da Txekiar Errepublikako Sari Nagusian. Pilotu katalana azkarrena izan da Brnoko zirkuituan eta garaipen handia lortu du. Jorge Lorenzo (Yamaha) izan da bigarren eta Valentino Rossi (Yamaha), hirugarren.

Marc Marquezek (Repsol Honda) MotoGP mailako aurtengo denboraldiko hamaikagarren garaipena lortu nahi izan du, baina ez du marka hori ezartzea lortu. Marquezek laugarren postuan bukatu du lasterketa eta podiumera igo gabe geratu da.