Itxi

Beste kirolak

Belgikako Sari Nagusia

Rosbergek denboraldiko bere zazpigarren 'pole'a lortu du Belgikan

Erredakzioa

Munduko Txapelketaren liderrarekin batera, Lewis Hamilton bere taldekidea egongo da lehen lerroan; Vettel eta Alonso sailkatu dira hirugarren eta laugarren postuetan.

  • Nico Rosberg. Argazkia: EFE.

    Nico Rosberg. Argazkia: EFE.

Mercedes taldeko Nico Rosberg pilotu alemaniarrak denboraldiko bere zazpigarren 'pole'a lortu du Belgikako Sari Nagusian. Munduko Txapelketaren liderrarekin batera, Lewis Hamilton bere taldekidea egongo da lehen lerroan; Vettel eta Fernando Alonso sailkatu dira hirugarren eta laugarren postuetan Spa-Francorchamps zirkuituan.

Kanadako Sari Nagusitik lehen aldiz, Mercedeseko bi autoak irtengo dira lehen lerrotik. Orduan ere, Rosberg izan zen lehena, eta Hamilton bigarren postutik abiatu zen. Bosgarren tokia Williams taldeko Valtteri Bottas finlandiarrak eskuratu du, eta bere atzetik Kevin Magnussen danimarkarra (McLaren) eta Kimi Raikkonen finlandiarra (Ferrari) sailkatu dira.

Aurreko saioetan botatako euriak baldintzatu du lasterketa; zirkuitua lehor egonda, pilotuen denborak gero eta hobeak izan dira, lehen saioetakoekin alderatuz gero.

Honela irtengo dira pilotuak igandeko lasterketan:

Lehenengo lerroa:

1. Nico Rosberg (Mercedes)

2. Lewis Hamilton (Mercedes)

Bigarren lerroa:

3. Sebastian Vettel (Red Bull-Renault)

4. Fernando Alonso (Ferrari)

Hirugarren lerroa:

5. Daniel Ricciardo (Red Bull-Renault)

6. Valtteri Bottas (Williams-Mercedes)

Laugarren lerroa:

7. Kevin Magnussen (McLaren-Mercedes)

8. Kimi Raikkonen (Ferrari)