Itxi

Beste kirolak

Bat Formula

Hamilton nagusitu da Monzan eta Alonsok proba utzi behar izan du

Erredakzioa

Nico Rosberg bigarren postuan sailkatu da eta sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio. Alonso espainiarrak matxura izan du energia berreskuratzeko sisteman (ERS).

  • Lewis Hamilton. Argazkia: EFE

    Lewis Hamilton. Argazkia: EFE

Lewis Hamiltonek (Mercedes) irabazi du Italiako Sari Nagusia, Monzako zirkuituan. Nico Rosberg bigarren postuan sailkatu da eta sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio. Fernando Alonsok, bestalde, proba utzi behar izan du.

Felipe Massa (Williams) brasildarrak hirugarren bukatu du, Valtteri Bottas finlandiarraren aurretik. Alonso espainiarrak matxura izan du energia berreskuratzeko sisteman (ERS) eta 29. itzulian lasterketa utzi du.