Beste kirolak
1 Formula
Koreako Sari Nagusia, 2015. urteko berritasun nabarmena
ERREDAKZIOA
Munduko txapelketak martxoaren 15ean izango du hasiera Australian eta azken proba Abu Dabin jokatuko da, azaroaren 29an.
-
Formula 1. Argazkia: EFE
Munduko Automobilgintza Batzordeak 2015eko egutegiko berritasun nabarmena iragarri du, hain zuzen ere, Koreako Sari Nagusia proben barne hartu dutela.
Hurrengo munduko txapelketak martxoaren 15ean izango du hasiera Australian eta azken proba Abu Dabin jokatuko da azaroaren 29an. Aurton ez da Koreako Sari Nagusia jokatu, eta beraz, berritasun izango dugu martxoaren 3an; Montmelón jokatuko den Espainiako Sari Nagusia baino astebete lehenago, alegia.
Mexikoko Sari Nagusia ere bueltan dator, aspalditik ez baitago egutegiaren barne, hain zuzen ere, duela 23 urtetatik. Honakoa azaroaren 1ean jokatuko da. Txinak, aldiz, urteko hirugarren proba hartuko du bere baitan (apirilaren 12an), eta xehetasun gisa, hasiera batean Bahreineko Sari Nagusiaren data hartu du honek, Bahreinekoa astebete atzeratuz.
Bestalde, puntuazio bikoitza bertan behera uztea erabaki du erakundeak urteko azken proban. Hala ere, ekimen honek ez du apenas denboraldi bat iraun eta Lewis Hamiltonek (Mercedes) irabazi zuen azken munduko txapelketan ez zuen eraginik izan.
2015EKO EGUTEGIA:
15 marzo - Australia
29 marzo - Malasia
12 abril - Txina
19 abril - Bahrein
3 mayo - Korea
10 mayo - Espainia
24 mayo - Monaco
7 junio - Canada
21 junio - Austria
5 julio – Bretainia Handia
19 julio - Alemania
26 julio - Hungria
23 agosto - Belgica
6 septiembre - Italia
20 septiembre - Singapur
27 septiembre - Japon
11 octubre - Rusia