Itxi

Beste kirolak

1 formula

Hamiltonek zazpigarren garaipena eskuratu du Italian

Agentziak | Erredakzioa

Vettel bigarren izan da, eta Massa, hirugarren. Munduko Txapelketako sailkapeneko lehenengo postuan sendotu da ingelesa.

  • Lewis Hamilton (Mercedes), Monzan / EFE.

    Lewis Hamilton (Mercedes), Monzan / EFE.

Lewis Hamiltonek (Mercedes) Italiako Sari Nagusia irabazi du, Monzan, denboraldiko zazpigarren garaipena. Honela, ingelesak Munduko Txapelketako lidergoa sendotu du, bigarrena den Nico Rosberg taldekidearekiko aldea handiago eginez.

Sebastian Vettelek (Ferrari), eta Felipe Massak (Williams), hirugarren, Italiako podiuma osatu dute. Fernando Alonso (McLaren) hiru itzuli falta zirela erretiratu da.

Hamilton poletik irten da, eta bukaerara arte lehenengo postua defendatu du, laster Vettel hiru segundo atzean utzita. Rosbergen akatsa bere alde izan du Vettelek. Mercedesekoa lasterketa utzi du bi itzuliren faltan.

Kimi Raikkonen (Ferrari) irteeran geratu da, eta bigarren postutik zortzigarrenera pasa da.

Alonso eta Carlos Sainz (Toro Rosso), hamaseigarren eta hamazortzigarren irtenda, hurrenez hurren, aurreratu dira ireeran. Asturiarrak, hala ere, lasterketa utzi behar izan du, eta gainera, Monzako abiadurak kalte egin dio.