Beste kirolak
Valentziako Sari Nagusia
Jorge Lorenzok 'pole'a lortu du Valentzian
Agentziak | Erredakzioa
Marc Marquez izan da bigarren eta Dani Perdosa, hirugarreN: Valentino Rossi azken postutik irtengo da.
-
Jorge Lorenzo Valentziako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialetan. Argazkia: EFE
Jorge Lorenzok (Yamaha) 'pole'a lortu du Moto GP mailako Valentziako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialetan. Ondorioz, lehen postutik aterako da igandeko lasterketan. Munduko Txapelketako liderra den Valentino Rossi (Yamaha) azken postutik irtengo da, zigortuta baitago Malaisian Marquezekin izan zuen gertakariagatik.
"Nire bizitzako itzulirik onena egin dut. Ziur hogei aldiz errepikatzen saiatzen banaiz ez zaidala berriro horrelako itzuli bat ateratzen", adierazi du Jorge Lorenzok. Marc Marquez (Honda) bigarren izan da, eta Dani Pedrosa (Honda) hirugarren.