Itxi

Beste kirolak

MotoGP

Jorge Lorenzo, irabazle Qatarko Sari Nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Munduko txapelduna onena izan da Losail zirkuituan. Andrea Dovizioso izan da bigarren, eta Marc Marquez, hirugarren. Valentino Rossi podiumetik at geratu da, laugarren bukatu ostean.

  • Jorge Lorenzo, Andrea Dovizioso eta Marc Marquez. Argazkia: EFE

    Lorenzo (irabazlea), Dovizioso bigarren) eta Marquez (hirugarren), podiumean. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok (Yamaha YZR-M1) irabazi du Qatarko Sari Nagusia, eta munduko txapeldunak iragan denboraldia amaitu zuen modu berean ekin dio aurtengo sasoiari; garaipena lortuta.

Yamahako pilotu espainiarra izan da onena Losail zirkuituan. Andrea Dovizioso (Ducati Desmosedici GP16) izan da bigarren, eta Marc Marquez (Repsol Honda RC213V), hirugarren. Valentino Rossik (Yamaha YZR-M1) laugarren bukatu du, eta, ondorioz, podiumetik at geratu da.

Efrén Vazquez, 22. Moto2 mailan

Efren Vazquez euskal pilotuak ez dio oso ondo ekin denboraldiri Moto2 mailan. Bilbotarrak 22. postuan amaitu du Qatarko Sari Nagusia. Thomas Luthik irabazi du lasterketa, Luis Salom izan da bigarren, eta Simone Corsi, hirugarren.

Qatarko Sari Nagusiko sailkapena, MotoGP mailan:

1. Jorge Lorenzo (Espainia), Yamaha, 42:28.452

2. Andrea Dovizioso (Italia), Ducati, 42:30.471

3. Marc Marquez (Espainia), Honda, 42:30.739

4. Valentino Rossi (Italia), Yamaha, 42:30.839

5. Dani Pedrosa (Espainia), Honda, 42:42.535

6. Maverick Vinales (Espainia), Suzuki, 42:43.875

7. Pol Espargaro (Espainia), Yamaha, 42:47.081

8. Bradley Smith (Erresuma Batua), Yamaha, 42:47.104

9. Hector Barbera (Espainia), Ducati, 42:49.612

10. Scott Redding (Erresuma Batua), Ducati, 42:52.887

11. Aleix Espargaro (Espainia), Suzuki, 43:04.299

12. Eugene Laverty (Irlanda), Ducati, 43:10.208

13. Alvaro Bautista (Espainia), Aprilia, 43:10.384

14. Jack Miller (Australia), Honda, 43:10.434

15. Tito Rabat (Espainia), Honda, 43:23.405