Itxi

Beste kirolak

"Esker ona"

Edurne Pasaban, Tolosako alaba kutuna

Erredakzioa

Jokin Bildarratz Tolosako alkateak izendapen hau proposatuko du ohiko bilkuran eta aho batez onartzea espero da.

Tolosako Udalak Edurne Pasaban mendizalea alaba kutuna izendatuko du.&' || 'nbsp;Tolosarra&' || 'nbsp;Shisha Pangman da falta zaion azken "zortzimilakoa" igotzeko.

Izendapenaren helburua Edurneri "tolosaren esker ona eta babesa" agertzea dela esan dute.&' || 'nbsp;Urteetan zehar "emozio handiz"&' || 'nbsp;bizi izan dutela bere kirol-ibilbideak emandakoa eta "bere ondoan izan direla".

Esan bezala,&' || 'nbsp;Pasaban Shisha Pangmaren kanpaleku nagusian da bere hamalaugarren "zortzimilakoa"&' || 'nbsp;lortzeko helburuarekin.&' || 'nbsp;Hala ere,&' || 'nbsp;gaur&' || 'nbsp;Oh&' || 'nbsp;Eun-sun korearrak Annapurna mendiko tontorrera iritsi da eta aurreneko emakumea izan da hamalauak igotzen.

Tolosako Udalaka ezagutzera eman du datorren ostegunean zuzeneko hartu-emana izango duela, webcam bidez,&' || 'nbsp;Edurne Pasabanekin,&' || 'nbsp;Usabal&' || 'nbsp;Polikiroldegian egingo den ekitaldian. Komunikazio honetan parte hartzeko gonbitea herritar guztiei luzatu die eta Tolosako hainbat eskolek ere hartuko dute parte.