Itxi

Beste kirolak

Annapurnan

Calafat laguntzera abiatu ziren sherpak kanpamendu basean dira

Erredakzioa

Dawak hamaika ordu eman zituen Mallorcako mendizalea topatu nahian, baina ez zuen aurkitu. Oxigeno botila, denda txikia, zaku bat, ura eta janaria zeramatzan.

Nepaleko Sonam eta Dawa sherpak Annapurnako kanpamendu basera heldu ziren ostiral gauaean. Biek Oiarzabal, Pauner eta jaitsieran zendu zen Tolo Calafat lagundu zituzten Annapurnako gailurrera heltzen.


Apirilaren 27an egin zuten tontorra eta hurrengo egunean gaixorik zegoen Calafat aurkitzeko asmoz abiatu zen Dawa. Oxigeno botila, denda txikia, zaku bat, ura eta janaria zeraman. Hamaika ordu eman zituen Calafat topatu nahian, baina ez zuen aurkitu.