Itxi

Beste kirolak

32-21 irabazi dio Zuazori

Super Amara Bera Bera, Superkopako txapeldun

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 32-21 irabazi dio Prosetecnisa Zuazori final handia. Bosgarrenez jarraian irabazi du titulu hau eta seigarrenez bere historian.

1:05

Super Amara Bera Bera Superopako txapeldun izendatu da larunbat honetan, finalean Prosetcnisa Zuazo taldeari 32-21 irabazita. Bosgarrenez jarraian irabazi dute titulu hau gipuzkoarrek eta seigarren Superkopa bildu dute palmaresean.

Lehen zatia oso parekatua izan da, eta talde bizkaitarra gol bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (12-13). Bigarren zatian, ordea, talde gipuzkoarra aise nagusitu da (32-21).

Fitxa teknikoa:

32 - Super Amara Bera Bera (12+20): Temprano (Zugarrondo, oa); Arrojeria (1), Aramendia (5), Etxeberria (3), Fernandez (4, 1p), Martinez (6), Ederra (1) -hasierako zazpikoa-, Sans (3), Ezkurdia (2), Menéndez (2), Elorza (4) eta Lopez (1).

21 - Prosetecnisa Zuazo (13+8): Castellanos; Hernandez (7), Gil (2), Espínola (6), Martín (1), Egozkue (1p), Berastain (-) -hasierako zazpikoa-, Elicegui (-), Velasco (-), Nogales (3), Gil (-), Aguirregomezkorta (-), Mujica (1) eta Azaola (-).

Markagailua bost minuturo: 2-2, 4-5, 7-8, 10-8, 10-11, 12-13 (atsedenaldia). 15-14, 19-14, 22-16, 26-17, 28-20, 32-21 (amaiera).

Epaileak: Yon Bustamante eta Javier Alvarez.