Itxi

Beste kirolak

18 hilabeteren ostean

Olazabal British Mastersean berragertuko da

Erredakzioa

Jose Mari Olazabal golfistak 18 hilabate eman ditu golf-zelaietatik at artritis erreumatikoaren eraginez. Aste honetan itzuliko da txapelketetara.

  • Jose Mari Olazabal. Argazkia: EiTB

    Jose Mari Olazabal. Argazkia: EiTB

Jose Mari Olazabal euskal golfista txapelketetara itzuliko da aste honetan. Gipuzkoarrak 18 hilabete daramatza txapelketetatik kanpo artritis erreumatiko baten ondorioz eta British Masters txapelketan berragertuko da.

"Ilusioarekin itzultzen naiz txapelketetara. Gorputzak txapelketan nola erantzuten duen ikusi nahi dut. Bi aste hauetan proba egin nahi dut, eta ondoren erabakiko dut Europako zirkuituan edo Champions Tourrrean (beteranoen Amerikako zirkuitua) parte hartuko dudan", adierazi du Olazabalek.

Gaixotasunaz ere hitz egin du Hondarribikoak: "Abenduan hondoa jo nuen, eta urtarrilatik aurrera hobekuntza igarri nuen. Oso prozesu luzea izan da. Hobekuntza igarri dut, eta ehuneko ehunean ez nagoen arren, mina gutxitzen doa".

Bere berragerpena diskrezio osoz egin nahi du Olazabalek: "Nire berreagerpena diskretua izatea nahi dut. Jada ez naiz albiste. Beste batzuk dira albiste orain eta horrela izaten jarraitu behar du".

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Golf albisteak