Itxi

Beste kirolak

Mexiko Hirian

Jon Rahm, berriro ere bikain, nahiz eta ez irabazi

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarra munduko golflari onenekin aritu da berriro asteburuan Munduko Txapelketako proban, baina Dustin Johnsonek aurrea hartu dio azken unean.

  • Jon Rahm

Jon Rahm golflari bizkaitarrak eskura izan du garaipena Mexiko Hirian, Munduko Txapelketako proban.

Hiru hilabete bakarrik daramatza profesional gisa, PGA zirkuituko txapelketa bat irabazi du jada, eta bigarren txapelketa handi bat irabazteko zorian egon da asteburuan. Hala ere, azken zuloetan ihes egin dio garaipenak. Azken orduan, Dustin Johnsonek, egun sailkapeneko lehen postuan dagoen estatubatuarrak, erdietsi du garaipena.