Beste kirolak
MotoGP
Viñalesek erakustaldia eman eta garaipena lortu du Argentinan
Erredakzioa
Maverick Viñalesek (Yamaha) bitik bi garaipen lortu ditu denboraldi honetan MotoGP mailan. Argentinako Sari Nagusia irabazi du. Rossi izan da bigarren eta Crutchlow, hirugarren.
-
Maverick Viñales Argentinako Sari Nagusian. Argazkia: EFE
Maverick Viñales (Yamaha YZR M 1) izendatu da irabazle Argentinako Sari Nagusian igande honetan. Bitik bi garaipen daramatza denboraldi honetan Kataluniako pilotuak. Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) izan da bigarren eta Cal Crutchlow (Honda RC 213 V), hirugarren.
Marc Marquez (Repsol Honda) lasterketaren buruan ibili da, baina erori egin da, eta lasterketa utzi behar izan du. Jorge Lorenzo (Ducati) ere lurrera joan da. Dani Pedrosak (Repsol Honda) eta Andrea Doviziosok (Ducati) ez dute lasterketa bukatu.
MotoGP, Argentinako S.N.:
.1. Maverick Viñales (ESP/Yamaha YZR M 1) 41:45.060
.2. Valentino Rossi (ITA/Yamaha YZR M 1) + 2.915
.3. Cal Crutchlow (GBR/Honda RC 213 V) + 3.754
.4. Álvaro Bautista (ESP/Ducati Desmosedici GP16) + 6.523
.5. Johann Zarco (FRA/Yamaha YZR M 1) + 15.504
.6. Jonas Folger (GER/Yamaha YZR M 1) + 18.241
.7. Danilo Petrucci (ITA/Ducati Desmosedici GP17) + 20.046
.8. Scott Redding (GBR/Ducati Desmosedici GP16) + 25.480
.9. Jack Miller (AUS/Honda RC 213 V) + 25.665
10. Karel Abraham (RCH/Ducati Desmosedici GP15) + 26.403
11. Loris Baz (FRA/Ducati Desmosedici GP15) + 26.952
12. Esteve "Tito" Rabat (ESP/Honda RC 213 V) + 41.875
13. Héctor Barberá (ESP/Ducati Desmosedici GP16) + 42.770
14. Pol Espargaró (ESP/KTM RC 16) + 43.085
15. Bradley Smith (GBR/KTM RC 16) + 43.452
16. Andrea Iannone (ITA/Suzuki GSX-RR) + 46.219
Munduko Txapelketa (18tik 2.a):
.1. Maverick Viñales (ESP) 50 puntu
.2. Valentino Rossi (ITA) 36
.3. Andrea Dovizioso (ITA) 20
.4. Scott Redding (GBR) 17
.5. Cal Crutchlow (GBR) 16
.6. Jonas Folger (GER) 16
.7. Jack Miller (AUS) 15
.8. Marc Marquez (ESP) 13
.9. Alvaro Bautista (ESP) 13
10. Dani Perosa (ESP) 11