Itxi

Beste kirolak

MotoGP

Doviziosok lortu du garaipena Kataluniako Sari Nagusian

Erredakzioa

Ducati taldeko pilotu italiarra izan da onena Montmeloko zirkuituan. Marquez bigarren izan da, eta Pedrosa hirugarren. Viñales hamargarren izan da, baina Mundialeko lider mantentzen da.

Andrea Dovizioso

Andrea Dovizioso (Ducati Desmosedici GP17) izan da Kataluniako Sari Nagusiko irabazlea igande honetan. Italiarra izan da onena Montmeloko zirkuituan.  Marc Marquez (Honda RC213V) izan da bigarren eta Dani Pedrosa (Honda RC213V) hirugarren.

Maverick Viñales (Yamaha YZR M 1) hamargarren izan da lasterketan, baina Mundialeko lider jarraitzen du. Zazpi puntuko abantaila ateratzen dio bigarren den Doviziosori eta 23 puntuko aldea Marc Marquezi.