Itxi

Beste kirolak

Sellako jaitsiera

8. garaipena Bouzan eta Fiuzarentzat, eta bosgarrena Osaba nafarrarentzat

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa asturiarrak 1.300 palista bildu ditu, 23 herrialde ezberdinetatik etorritakoak.

  • Gizonezkoen podiuma. Argazkia: EiTB.

    Gizonezkoen podiuma. Argazkia: EiTB.

Walter Bouzan asturiarrak eta Alvaro Fernandez Buiza galiziarrak osatutako bikotea zortzigarrenez jarraian gailendu da Sellako Jaitsieran. 81. edizio honetan 23 herrialdetatik etorritako 1.300 palista bildu dira, 860 ontzitan.

Irabazleak azken metroetan hartu dituzte mendea Leonel Ramalho eta Emilio Merchan. Hirugarren tokian Julio Martinez eta Julian Becerro sartu dira.

Emakumezkoetan, Amaia Osaba nafarra garaile

Emakumezkoetan, Amaia Osa nafarrak eta Tania Alvarez osatutako bikotea izan da azkarrena. Nafarrak bost aldiz irabazi du Sellan, kategoria ezberdinetan. Eva Barrios eta Aurora Figueras bigarren izan dira, eta hirugarren Patricia Coco y Cristina Franco.