Itxi

Beste kirolak

Dakar 2018

Txomin Aranak Dakar Rallia utzi du istripu baten ondorioz

Erredakzioa

Pilotu bizkaitarra motorren mailan lehiatzen ari zen, istripua izan du 8. etapan eta lasterketa utzi behar izan du.

  • Txomin Arana. Argazkia: EFE

    Txomin Arana, Dakarreko etapa batean. Argazkia: EFE

Txomin Aranak Dakar Rallia utzi behar izan du igande honetan, 8. etapan istripua izan ostean. Bizkaitarra ospitalera eraman dute, minduta baititu zerbikalak eta belaunak. Alta hartzen duenean etxera itzuliko da.

Aranaren helburua aurtengo Dakarra amaitzea zen, baina ezin izan du bere helburua lortu.