Al Attiyahk bere bostgarren Dakarra irabazi du, Benavidesek, berriz, bigarrena. Sebastian Loebek, bestalde, errekorra egin du, izan ere, sei garaipen lortu zituen jarraian.
Sebastien Loebek (BRX) historia egin du Dakar Rallyan, sei etapa jarraian irabazi dituen lehen gidaria izan baita. Motorren kategorian, Kevin Benavidesek (KTM) lortu du etapa garaipena.
Dakarra amaitzeko bi etapa falta direnean, autoetan dena erabakita dagoela dirudi eta motorretan ez dago ezer konponduta. Bost garaipenen ondoren, Sebastien Loebek (Prodrive) sailkapenaren gailurra lortu du.
Sebastien Loeb (Prodrive) eta Luciano Benavides (Husqvarna) garaipenak biltzen ari dira eta dagoeneko bost dira (lau jarraian) frantziarrarentzat eta hiru argentinarrarentzat Dakar honetan, 11. etapan gainditu ondoren.
Sebastien Loebek (BRX) irabazi du 10. etapa autoetan, eta Ross Brachek (Hero) motorretan. Autoen mailan Al-Attiyah (Toyota) da sailkapen nagusiko liderra; Kevin Benavides (KTM), aldiz, motorren mailan.
Sebastian Loebek (Prodrive) autoetan eta Ross Branchek (Hero) motorretan izan dira Dakarreko 8. etapako irabazleak. Autoetan, Carlos Sainz garaipenik gabe geratu da, zigortu egin baitute abiadura muga gainditzeagatik.
Nasser Al-Attiyah (Toyota) qatartarrak irabazi du Dakar Rallyko bosgarren etapa, Carlos Sainzen aurretik (1:57ra). Motoetan, Adrien van Beveren (Honda) frantziarra Nacho Cornejo (Honda) txiletarrari gailendu zaio 13 segundoko aldearekin.
Barredak (Honda) itxaron behar izan du antolatzaileek garaipena baieztatu arte; izan ere, hasiera batean kendu egin diote; Sebastien Loebek (Prodrive), aldiz, lehen aldiz irabazi du aurtengo Dakarren. Sanders eta Al-Attiyah daude lehenengo postuan, sailkapen nagusian.
Eguraldiak baldintzatutako 3. etapa bizi izan dute Dakarren. Pilotuei laguntza emateko helikopteroen hagan egiteko ezintasunak eta eurite gogorren jardunaldia 378. kilometroan amaitzera behartu du antolakuntza, berez 447 km zirenean.
Mason Klein (KTM) estatubatuarrak, motoetako lehen etapa irabazteko zorian egon zenak, bereganatu du bigarren etapa. Autoetan, Nasser Al-Attiyah hamalau segundoko aldearekin gainditu du Erik van Loon (Toyota) herbeheretarra.
Lehengusuak dira Andoni Larrinaga eta Ibon Maletxeberria. Azaroan hil zen aitonaren omenez bere Renault 4a zaharberritu dute. Rally solidario bat egitea da orain helburua, '4L Trophy' rallya, 4Larekin Miarritzetik Marokora.
Andoni eta Ibon lehengusuak dira eta amets bat dute: aitonaren Renault 4L zaharra eraberritu dute, Marokoko rally batean parte hartzeko. Aitita, tamalez, duela astebete zendu da. Hauxe da haien istorioa.
Iokin Agirre rally gidariarekin eta Arantzazu Araneta rally kopilotuarekin izan da Amancay. Lehen sortzen zien adrenalina sortzen al die rally batek? Egoera aldatu al da?
Kalle Rovanpera (Toyota GR Yaris) pilotua Suediako Rallyko lehen postuan da bigarren egunean azkarrena izan eta gero. Igandean azken jardunaldia jokatuko da.
Monika Muñoz eta Naia Lasagabaster, rallyetako pilotu eta kopilotuak dira, ama eta alaba izateaz gain eta gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko gonbidatu. Beraiek azalduko digute rally, rallysprint eta igoeraren arteko desberdintasunak zeintzuk diren.
Fakundok hainbat aldiz hartu du parte Dakarreko rallyean. Erresistentzia proba bat dela dio, mentalki zein fisikoki oso gogorra dena. Hala ere, ezin duela alde batera utzi dio. Aurtengoa azkena izango ote da?
Nasser Al-Attiyah (Toyota) pilotuak irabazi du 2022ko Dakar Rallya autoen kategorian. Motoetan, berriz, Sam Sunderland (GasGas) izan da bere bigarren "Touareg" garaikurra erdietsi duena
Adrien van Beveren da sailkapen nagusiko lider berria motoen mailan, eta hamargarren etapa Toby Pricek irabazi du. Stephane Peterhanselek erdietsi du etapa garaipena autoen mailan.
Monika eta Naia oñatiarrak dira eta elkarrekin ibiltzen dira rallyetan. Monika Naiaren ama da, baina auto barruan sartzen direnean pilotu eta kopilotu bilakatzen dira.
Rallietako pilotua da Monika Muñoz eta bere alaba du kopiloto. Igandeko Helmuga saioan, ama-alaba hauek nola konpontzen diren sakonago ezagutzeko aukera izango dugu.
Llanes hiriko (Asturias) rallyko parte-hartzaileek minutu bateko isilunea egin dute, larunbat honetan izandako auto-probaren ibilbideko tarte batean hil diren bi lagunen omenez.
Monika Muñoz eta Naia Lasagabaster ama-alabak “Biba Zuek!”en izan dira. Rally gidaria da Monika eta Naia bere kopilotua da. Naia 18 urte betetzeko desiratzen dago, gidabaimena atera eta gidatzen hasteko.
Laura Triguero legazpiarrak oso txikitatik izan du gustuko rallyen mundua. Gizonezkoen mundutzat hartuta badago ere, kopilotu lanetan hasi zen 2017an, eta pilotu izatea gustatuko litzaioke.
50 urteko pilotu iruindarra Nafarroako txapelduna zen diziplina honetan. Eskarmentu handiko pilotua zen, eta ibilgailu berri bat estreinatzen ari zen, Tracking RC 01, Ignauto Sport taldean.
Txus Jaio rally gidari markinarra “Udak Dakarrena”n izan da. Autoarekin laguntzen dioten lagunez, lasterketez eta koronabirusak sektorean izan duen eraginaz aritu da.
Ott Tanak estoniarrak, rallyetako egungo munduko txapeldunak, eta Martin Jarveoja bere kopilotuak, istripu ikusgarria jasan dute Monte-Carloko Rallyko tarte bat jokatzen ari zirela.
Auto-gidariak hirugarrenez garaitu du rallya, 57 urterekin. Bigarren postuan Al Attiyah geratu da eta hirugarrenean Peterhansel. Alonsok hamairugarren tokian amaitu du.
Stephane Peterhansel Dakarreko hamaikagarren eta azken-aurreko etapa. Carlos Sainzek lider jarraitzen du Nasser Al-Attiyaheri 10 minutuko aldea aterata.