Itxi

Beste kirolak

Etxera buelta

Txikonek uko egin dio Everesteko gailurrera igotzeari

eitb.eus

Alex Txikonek amaitutzat eman du Everesteko espedizioa. Baimena amaitzear egoteak eta eguraldiaren aurreikuspen txarrek eragin dute uko egitearen erabakia hartzea.

  • Alex Txikon. Argazkia: EiTB

    Alex Txikon. Argazkia: EiTB

Alex Txikonek uko egin dio Everesteko gailurrera igotzeari, neguan eta oxigeno artifizialik gabe. Eguraldiaren aurreikuspenak txarrak dira ondorengo egunetarako eta bertan jarraitzeko baimena asteazken honetan amaitzen da.

Larunbatean gailurrera igotzeko ahalegina egin zuen Txikonek, baina eguraldi txarraren eta haizearen eraginez, behe kanpamendura jaistea erabaki zuen. Momentu horretan, Alex Txikon eta bere taldea hirugarren kanpamentutik (7.100 metro) laugarrenera (7.950 metro) bidean ziren. Hasiera batean, 50 km/h-ko haizea iragarrita zegoen, baina ufadak 70 km/h-ra igo dira Hego Lepoan eta 100 km/h-ra tontorrean.

Azken egunetan, behe kanpamenduan egon dira Txikon eta bere taldea eguraldiaren iragarpenen zain. Aurreikuspenak ez dira onak eta bertan jarraitzeko baimena asteazken honetan amaitzen da. Baimena luzatzeko aukera egon da, baina 20.000 euro ordaindu behar dira horretarako. Azken orduetan pentsakor egon da Txikon, baina etxera itzultzeko erabakia hartu du. Ondorengo orduetan ekingo dio jaitsierari espedizioak eta jaitsi ondoren, etxera itzuliko dira Txikon eta bere taldekideak.