Beste kirolak
Boxeoa
Ibon Larrinaga Nueva Yorken borrokatuko da, Michael Conlanen aurka
Agentziak | Erredakzioa
27 urteko bizkaitarrak debuta egingo du AEBetan bere palmaresean 10 garaipen eta porrot bakarra dituela.
-
Ibon Larrinaga. Argazkia: ETB.
Ibon Larrinaga bizkaitarrak Michael Conlan ipar irlandarrarekin neurtuko ditu indarrak maiatzaren 12an, New Yorkeko Madison Square Garden ospetsuan. MGZ Promotions empresak aditzera emandakoaren arabera, jardunaldiko beste konbatean Vasyl Lomachenko ukrainarra eta Jorge Linaren venezuelarra izango dira.
27 urteko Larrinagak debuta egingo du AEBetan bere palmaresean 10 garaipen eta porrot bat dituela. Porrota abenduaren 15ean hartu zuen Aritz Pardalen aurka, super oilar pisuko WBC Mediterraneo gerrikoa galduz. Larrinagak sei hilabete aurretik irabazi zion gerrikoa Frantzian, George Leroy boxeolariari.
Valentziarraren aurka galdu ostean, Larrinagak garaipen batekin egin zuen debuta luma pisuetan martxoaren 23an. Orduan Levan Tsiklauri georgiarra mendean hartu zuen Bilbon.
Michael Conlanek brontzea irabazi zuen 2012ko Londreseko jokoetan eta 2015ean myunduko txapeldun izan zen amateur mailan. Ipar Irlandakoak ez du konbaterik galdu duele urtebete luze profesionaletan debuta egin zueneatik: sei garaipen ditu, horietariko bost estu-estuan.