Itxi

Beste kirolak

14 urte

Andreas Perez pilotua zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonako Montmeloko zirkuituan istripua izan zuen bart eta ospitalean izan da gauean, garuneko lesioarekin.

14 urteko Andreas Perez (Reale Avintia Racing) pilotuak istripua izan zuen bart Bartzelonako Montmelo zirkuituan jokatzen ari zen Abiadurako Munduko Junior Txapelketan.

Ospitalean eman du gaua, garuneko lesioarekin, eta gaur goizean hil egin dela baieztatu dute.