Itxi

Beste kirolak

MotoGP

Lorenzok bere bigarren garaipena jarraian lortu du, Montmelon nagusituta

Erredakzioa

Jorge Lorenzok (Ducati) irabazi du Kataluniako Sari Nagusia. Espainiarrak aise lortu du garaipena Marquezen eta Rossiren aurretik.

  • Jorge Lorenzo. Argazkia: EFE

    Jorge Lorenzo. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok (Ducati Desmosedici GP18) irabazi du Kataluniako Sari Nagusia eta bigarren garaipena jarraian lortu du, iragan astean Italiako Sari Nagusia irabazi ostean. Marc Marquez (Repsol Honda RC 213 V) izan da bigarren eta Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) hirugarren.

Lorenzo lehen postutik irten da lasterketan, baina Marquezek aurreratu egin du irteeraren ostean. Hala ere, bigarren itzulian lasterketaren burua hartu du Lorenzok eta ez du lehen postua utzi, helmuga gainditu arte. Aurkariek ezin izan dute Lorenzoren erritmoa jarraitu eta espainiarrak garaipena eskuratu du.