Beste kirolak
31'38''
Martin Fizek 55 urtetik gorako 10 kilometroko munduko marka berria ezarri du
Erredakzioa
Korrikalari gasteiztarrak 31 minutu eta 38 segundoko marka egin du Valentzia Ibercaja lasterketan. Aurreko marka 24 segundotan hobetu du.
Martin Fizek 55 urtetik gorakoen mailako 10 kilometroko distantziako munduko marka berria ezarri du, 10.000 metroak 31 minutu eta 38 segundotan eginda. Gasteiztarrak 24 segundotan hobetu du aurreko marka.
Fizek, Valentzia Ibercaja lasterketan lortu du munduko marka ezartzea. Igande honetara arte, 2008an Martin Rees britainiarrak zuen munduko marka onena (32 minutu eta 2 segundo).