Beste kirolak
14+1 desafioa
Edurne Pasaban, Everestera oxigenoaren laguntzarik gabe
Erredakzioa
Tolosakoak Ferran Latorre, Nacho Orviz eta Asier Izaguirre izango ditu lagun espedizioan.
Edurne Pasabanek, munduko 14 zortzimilakoak igo dituen lehen emakumeak, beste espedizio bat prestatu du apirilaren 4erako. Tolosarrak 14+1 deritzon desafioan, Everest, munduko mendirik garaiena oxigenoaren laguntzarik gabe igo nahi du. Pasabanek “beldurrez” hartuko duela espedizioa adierazi du.
Hamar urte pasa dira Pasabanek bere lehen zortzimilako igo zuenetik eta tolosarrak “gogoekin, nahiz eta teknikoki K-2ª edo Annapurna baino errazagoa izan” hartuko du bidaia. Gainera, Edurnek “beldurrez” hartuko duela desafioa adierazi du, Everesteko bideetan dauden espedizio ugarien saturazuioa dela eta.