Itxi

Beste kirolak

Polemika

CSDaren arabera Sergio Sanchezen adierazpenak 'arrazistak' dira

Erredakzioa

Espainiako Atletismo Federazioak espediente zigortzailea ireki dio Leongo korrikalariari.

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) uste du Sergio Sanchezek egindako adierazpenak "tamalgarriak eta arrazistak" direla. Sanchezek esan zuen lotsa ematen ziola Espainiako selekzioko elastikoa eramateak eta Bezabeh hiru hilabetetan nazionalizatu zutela ere gaineratu zuen. Bezabeh trasfusiorako odol poltsa batekin harrapatu zuten eta hori ere aipatu zuen Sanchezek.

Leongo korrikalaria munduko azpitxapelduna da pista itxiko 3.000 metroetako proban eta Kirol Kontseilu Gorenak honakoa dio berataz ohar baten: "Sergio Sanchezek beti tratu ona jaso du, baita finantzazio publiko egokia ere berak lortu dituen emaitzen eta kirol mailaren araberakoa".

Sanchezek gogoratu zuen berak ez duela ADO beka eta ''Galgo operazioko'' askok bazutela. Kirol Kontseilu Gorenak honakoa dio horren inguruan: "Espainiako Atletismo Federazioak ez zuen ADO beka jasotzeko proposatu".