Itxi

Beste kirolak

Golfa: The Northern Trust

Jon Rahm hirugarren sailkatu da eta munduko sailkapeneko top 5ean sartu da

Agentziak | Erredakzioa

Barrikako golflariak ezin izan du garaipena lortu, nahiz eta bi kolpeko margena izatera heldu den. Horrela, Rahm munduko sailkapeneko top 5ean sartu da.

0:33
Golfa: Jon Rahmek esku-eskura izan du New Jerseyko garaipena

Jon Rahmek ezin izan du garaipena lortu Northern Trusteko torneoan, hirugarren sailkatu baita, baina emaitza honekin munduko sailkapeneko bost golf-jokalari onenen artean sartu da. Patrick Reed izan da txapelduna New Jerseyn.

Barrikako golflaria torneoa irabazteko zorian egon da; izan ere, bi kolpeko margena izatera heldu da. Hala ere, ezin izan du garaipena lortu eta, beraz, ez du bere bederatzigarren titulu profresionala eta PGA Tourreko laugarren titulua lortu.

Horrenbestez, Rahm hirugarren sailkatu da, Abraham Racer mexikarraren eta Patrick Reed txapeldunaren atzetik.

Bestalde, Estatu Batuetan lortutako hirugarren postuarekin, Bizkaiko golflaria munduko sailkapeneko top 5ean sartu da. Horretan, Brooks Koepka amerikarrak lehen postua mantendu du, nahiz eta New Jerseyko torneoan 30. sailkatu.