Itxi

Beste kirolak

US Open 2019

Muguruza, kanporatuta lehen txandan

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak galdu egin du Alison Riskeren aurka (2-6, 6-1 eta 6-3) US Open Grand Slameko lehen txandako partida.

  • Gartbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Gartbiñe Muguruza, Us Openeko Alison Riskeren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruza US Open 2019 txapelketatik kanporatuta geratu da, lehen txandan Alison Riskeren aurka jokatu duen partida galduta (2-6, 6-1 eta 6-3). Wimbledonen bezala, Grand Slam estatubatuarrean ere txapelketatik at geratu da lehen txandan.

Norgehiagokari hasiera bikaina eman dio Garbiñe Muguruzak. Oso ondo jokatu du, eta aise nagusitu da lehen setean (2-6). Hala ere, tenislari estatubatuarrak neurketa berdintzea lortu du, bigarren set paregabea jokatuta (6-1). Bigarren seta galtzeak min egin dio Garbiñe Muguruzari, eta hirugarren setean ezer gutxi egin ahal izan du Riskeren nagusitasunaren aurrean (6-3).