Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahm, bigarren BMW PGA Championshipean eta bosgarren munduko sailkapenean

Erredakzioa

Jon Rahm euskal golf jokalariak bigarren postuan amaitu du Europako Zirkuituari dagokion txapelketa hau. Danny Willett izan da irabazlea.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahmen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Jon Rahm euskal golflariak bigarren postuan amaitu du Europako Zirkuituari dagokion BMW PGA Championshipa. Danny Willet izan da irabazlea Virginia Waterreko (Surrey, Erresuma Batua) Wentworth Golf Clubean egin den txapelketan.

Rahmek, Willet irabazleak baino hiru kolpe gehiago behar izan ditu, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan da. Emaitza honi esker, munduko sailkapenean bosgarren da Jon Rahm. Barrikakoak (Bizkaia) postu bat gora egin du, seigarren postura jaitsi den Justin Thomas aurreratuta. Brooks Koepka da munduko sailkapeneko liderra.