Itxi

Beste kirolak

Seigarren Roland Garrosa

Nadal: 'Titulu honek ez dauka parekorik'

Erredakzioa

Tenislariak ez dio lehen postuari garrantzirik ematen eta bere helburua "lehiakorra izatea" dela azpimarratu du.

Rafa Nadalek seigarrenez irabazi zuen igandean Roland Garros eta tituluak "parekorik" ez duela adierazi zuen tenislariak. Suediako Bjorn Borgen marka berdindu du eta horregatik "harro" agertu zen.

"Titulu hau oso garrantsitzua da, baina ez dauka parekorik. Zure onena ematen duzunean, konponbidea lortzeko borrokatzen duzunean, poztasun sentimendua sakonagoa da. 2008. urtean ondo jokatu nuen baina ez neukan Roland Garros irabazi nuelaren sentsazioa, partida asko hiru setetan irabazi nituelako. Urte honetako hasiera kaskarrak ederrago egiten du garaipen hau”.

Munduko sailkapeneko lehen postuari eutsi dio Nadalek, baina ez dio horrenbesteko garrantziarik ematen: "Niretzat, garrantzitsuena titulua da. Djokovicek laster lortuko du lehen postua, merezi du. Wimbledonen aukera izango du. Nire helburua lehiakorra izatea da, besterik ez”, aitortu du.