Beste kirolak
Ekainaren 20tik uztailaren 3ra
Wimbledon: Nadalek titulua eta lidergoa defendatuko ditu
Erredakzioa
Djokovicek baino 65 puntu gehiago ditu. Lidergoari eusteko bi gauza behar ditu: Londreseko txapelketa irabaztea eta Djokovic finaleraino ez heltzea.
-
Rafa Nadal. Argazkia: EFE
Astelehen honetan Wimbledon hasiko da eta Rafael Nadalek titulua eta sailkapen nagusiko lehen postua defendatzea izango du helburu.
Espainiarrak 65 puntuko errenta dauka Novak Djokovic serbiarrarekin. Lidergoari eusteko bi gauza behar ditu: Londreseko txapelketa irabaztea eta Djokovic finaleraino ez heltzea.
- Sailkapena:
.1. Rafael Nadal (ESP) 12.070 puntu
.2. Novak Djokovic (SRB) 12.005
.3. Roger Federer (SUI) 9.230
.4. Andy Murray (GBR) 6.855
.5. Robin Soderling (SWE) 4.595
.6. David Ferrer (ESP) 4.150
.7. Tomas Berdych (CZE) 3.490
.8. Gael Monfils (FRA) 2.780
.9. Mardy Fish (USA) 2.335
10. Andy Roddick (USA) 2.200