Itxi

Beste kirolak

Valentzian

Cheptegeik munduko marka berria ezarri du 10 kilometroetan

Agentziak | Erredakzioa

10.000 metroetako munduko txapeldunak 26 minutu eta 38 minutuko denbora egin du.

  • Joshua Cheptegei, Valentziako helmugan

    Joshua Cheptegei, Valentziako helmugan. Argazkia: Efe.

Joshua Cheptegeik munduko marka berria ezarri du 10K proban, Valentzian bertako maratoiarekin batera korritutako lasterketan. Ugandarrak 26 minutu eta 38 segundoko denbora egin du.

Afrikarra egungo txapelduna da pistako 10.000 metroetan eta krosean. Lasterketa ikusgarria egin du eta 2010ean Leonard Patrick Komenek egindako marka, 26:44, gainditu du.