Itxi

Beste kirolak

Guerreras Iberdrola Liga

BM Zuazoren porrot mingarria Teneriferen kontra

eitb.eus

Bizkaitarrek 31-32 galdu zuten orain arte sailkapeneko azken postuan zegoen taldearen kontra. Super Amara Bera Berak, ordea, Valladolid gainditu zuen (30-23).

  • BM Zuazo vs Tenerife

    BM Zuazo vs Tenerife

Japoniako Eskubaloiko Munduko Txapelketa jokatuta euskal bi taldeek Guerreras Iberdrola Ligaren izan zuten hitzordua asteburuan.

BM Zuazok partida oso garrantzitsua zuen Tenerife eta nahiz eta partida bideratuta eraman azkenean dena okerrtu eta 31-32 gald zuten Teneriferen kontra; bizkaitarrak sailkapeneko azken postuan daude orain.

Super Amara Bera Berak, bestalde, ez zuen huts egin Valladoliden kontra (30-23) eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du zazpi garaipenekin eta berdinketa batekin jokatutako zortzi  jardunaldietan.

8. JARDUNALDIA

BM Zuazo 31-32 S. Tenerife
Alcobendas 17-19 At. Guardes
BMC Gijon 32-26 Málaga
Porriño 25-29 Rocasa KH
Bera Bera 30-23 Valladolid
Elx Mustang 28-25 Granollers