Beste kirolak
Tenisa
Nadal, hiru hamarkadatan munduko lehen postua lortu duen tenislari bakarra
Erredakzioa
Tenisaren historian orain arte inork lortu ez duen marka ezarri du Rafael Nadalek.
-
Rafael Nadal tenislaria. Argazkia: EFE
Rafael Nadalek munduko sailkapeneko lehen postuan ekin dio 2020. urteari. Ondorioz, hiru hamarkadatan munduko rankingeko lehen postuan egotea lortu duen tenislari bakarra da.
Manacorreko (Mallorca) tenislariak 2008an lortu zuen lehen aldiz serieko lehena izatea, Roland Garros, Wimbledon eta Pekineko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi ostean. Guztira, 46 aste eman zituen sailkapenaren gorenean.
Hurrengo hamarkadan, 2010ekoan, Nadal munduko rankingeko lehen postuan egon zen urte ezberdinetan: 2010ean 56 astez izan zen serieko lehena, 2013an 39 astez, 26 astez 2017an, beste 29 astez 2018an, eta 9 astez 2019an.
2020ko hamarkada ere munduko sailkapeneko lehen postuan hasi du, beste marka historiko bat ezarri duelarik.